Eskaintzarik merkeena aurkitu nahi baduzu, ez da nahikoa minutu batzuekin; bidaia agentzia desberdinen prezioak alderatu behar dira, eta Interneten dauden webguneak ere interesgarriak izan daitezke (lastminute, kayak, edreams, atrapalo…)
2 – Norakoa
Gertutasunari begira, Europa izan daiteke norako merkea eta zoragarria, herrialde edo hiriaren arabera. Low Cost hegaldietan aukera ugari eta egokiak daude.
Hala ere, Espainiako hiriak edo herriak ezagutzeko unea izan daiteke, kontuan izanik autobusa edo trena merkeagoa izan ohi dela; gomendio gisa Renfeko eskaintzak aipatuko ditugu, izan ere, denbora nahikoarekin hartzen badira, erakargarriak izan daitezke.
3 – Informazioa eta foroak
Norakoa argi izan ostean, hurrengo urratsa lekuaren inguruko informazioa jasotzea eta batzea izan daiteke. Horretarako, oso erabilgarriak dira Interneteko foroak, non erabiltzaile desberdinen esperientziak eta aholkuak aurki ditzakegun. Azken finean, planifikatzen baduzu, aurreztu egingo duzu.
Denboraldi altua aukera arriskutsua izan daiteke, prezioak garestiagoak direlako, baina besterik ez izatekotan, gomendagarria da ekainaren hasieran edo irailaren amaieran bidaiatzea. Beste aholku bat bidaia aldez aurretik erostea da, azken momentura arte itxarotea garestia izan baitaiteke.
5 – Egonaldia
Aurretiaz ordaindutako guztia ekonomikoagoa izan ohi da, txangoak barne. Oro har, diru gutxiren truke lo egiteko era desberdinak daude: hostala, hotelaren ordez; Bed and Breakfast deiturikoak; hoteleko taloitegiak; couchsurfing, hau da, ezezagunen etxeetan lo egiteko sare mundiala; edo etxeen edo logelen elkartrukea, besteak beste.
6 – Higikortasuna
Bisitatuko dugun hiriaren higikortasuna edo garraio publikoaren sarea ondo ezagutu behar dugu, edo, behintzat, komenigarria da eskaintzak zeintzuk diren aldez aurretik jakitea, bonu bereziak, hain zuzen ere. Kontuan izan autobusa, metroa edo trena taxia edo kotxeen alokairua baino merkeagoa dela.

